Kontzertuan eta irekita

Diego Vasallo ‘Baladas para un autorretrato’

2018ko ekainaren 30ean
Ordua: 20:30
Lekua: Santa Maria Katedralaren Elizpea
Prezioa: 10€ / Bazkideentzako prezioa: 6€

Fundatzaileen elkarteko bazkideek Katedraleko Bisitarien Zentroan (Santa María Kantoia, 3) jaso ahalko dute haien sarrera 6 eurotan
GARRANTZITSUA: internet bidezko sarreren salmenta amaitzerakoan, zure sarrera SOILIK SANTA MARIA KATEDRALEko leihatilan eros dezakezu. Mila esker.

EROSI SARRERA

Duncan Dhu taldeko kidea izan eta bakarka disko batzuk kaleratu ondoren, Diego Vasallok (margolaria, musikaria eta idazlea) disko berria aurkeztu du, ‘Baladas para un autorretrato’.

Diego Vasallo

Musikaren ikuspuntutik, ibilbide aldaketa dakar disko honek. Aurreko lanetan Diegoren helburua abestiak biluztea bazen, hau da, ahalik eta gehien murriztea (gitarra akustikoa eta ahotsa), ‘Baladas para un autorretrato’ diskoan berriro jantzi ditu. Jantzi leunak dira, baina rock estilora hurbiltzen direnak. Musikaria estilo horretatik urruntzen joan da pixkanaka.
Oro har, diskoa tristea da. Halaxe egiaztatu ahal da ‘Ruido en el desierto’ eta ‘Mapas en el hielo’ abestietan, adibidez. Baina tonu alaiagoak ere entzun daitezke, italiar joera dutenak, adibidez ‘Cada vez’ eta, batez ere, ‘El desconocido’ abestietan. Azken hori ipuin lanbrotsua da, Washington Irvingen erara. Bilatzeko eta aurkitzeko diskoak daudela dioen axioma onartzen badugu, argi dago ‘Baladas para un autorretrato’ bigarren multzoan sartzen dela Vasalloren karreran.

igo

igo

© Santa Maria Katedrala Fundazioa
Cuchillería, 95-01001 Vitoria-Gasteiz
Visitas • Tel/Fax: +34 945 255135 • Oficinas: +34 945 122160

Laguntzaile nagusia:

Vital Fundazioa

Organizadores:

Fundación Catedral Santa María jazzargia

Colaboradores:

logoLaboral logoBoulevard logoAguirre

Patronos:
logodipu logoAyuntamiento logoObispado
Medios de comunicación:
logoRadioVitoria logoDiario logoVTV logoElCorreo