Abierto por concierto
Kontzertuan eta irekita

Es | Eu

Gasteizko Argiaren Elizpea
ekaina - iraila 2019

20:30

sarrerak

mara Sarrera erosi

Bideoa

Lucas Masciano

2019ko uztailaren 6an
Chivilcoyn (Buenos Aires) jaio zen, 1977an. 8 urte zituela hasi zen jotzen, lehenengo gitarra-eskola jaso zuenean. Buenos Airesen, kantua, pianoa eta gitarra ikasi zituen. Argentina utzi eta Espainiara hegan egin baino hiru egun lehenago idatzi zituen “Al diablo con todo” abestiaren hitzak.

2010ean, Siempre y cuando sobre todo diskoa argitaratu zuen (Elefantito Records, warner Chapell), Madrilen zuzenean grabaturikoa, eta iberiar penintsulan musika-taula espainiarreko abeslariekin eta lagunekin batera egindako zortzi urteko ibilbidean sortutako abesti onenak bildu zituen bertan. Bada, lagun horien artean daude, besteak beste, Rebeca Gimenez, Rafa Pons, Shuarma Elefantes taldeko burua, Pereza taldeko Ruben Pozo, Pancho Varona eta Antonio Garcia de Diego, David Otero eta Lidia Guevara.

2015ean, zortzigarren diskoa kaleratu zuen, De París a Transilvania izenekoa (Ocho Records), eta India iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ari zela konposatu zuen ia oso-osorik. Diskoa konposatu bezalaxe grabatu zuten: errepidean. Urte hartan bertan, lehenengo liburua idatzi zuen: Mi viejo libro de viaje.

2016an, bederatzigarren albuma aurkeztu zuen, Todo el mundo entero, disko fresko, ibiltari, koloretsu eta sakona.

Organizadores:

Patronos:

Colaborador principal:

Fundación Catedral Santa María
Cuchillería, 95-01001 Vitoria-Gasteiz
Visitas • Tel/Fax: +34 945 255135 • Oficinas: +34 945 122160