Kontzertuan eta irekita

OctOver

2017ko ekainaren 24a
Ordua: 20:30
Lekua: Santa Maria Katedralaren Elizpea
Prezioa: 10€ / Bazkideentzako prezioa: 6€

Fundazioaren sortzaile diren bazkideek sarrera edo abonamendu fisikoa BAKARRIK erosi ahalko dute, Bisitarien Harrera Zentroan, Buruileria plazan.

EROSI SARRERA

octover

OctOver talde bat da, Espainian, Holandan edota Alemanian garrantzi handiko zentroetan trebatu diren musikari profesionalak biltzen dituena. Egun, gure herrialdeko orkestra onenetan jotzen dute musikari horiek, eta nazioartean ibiltzen dira, biretan. Orkestra horien artean, hauek nabarmendu ditzakegu: Espainiako Orkestra Nazionala, Espainiako Irrati Telebistako Orkestra, Errege Antzokiko Orkestra eta Extremadurako Orkestra. Proiektu berria da, talentu eta nortasun handikoa. 2014an sortu zen, eta hari-zortzikotea, perkusioa eta konpositore/moldatzaile propioa dauzka. Kideen arteko konplizitatearen eta sintoniaren bidez, musika klasikoa ikus-entzule mota orori -zaleak izan ala ez- modu hurbil eta irisgarrian gerturatzeko balioko duen ikuskizuna sortuko duen filosofia komuna bilatzen du.

Egia da musika klasikoa seriotzat eta kontserbadoretzat jotzen dela, are pixka bat elitistatzat, hoztzat eta estatikotzat ere. Sokak AC/DCren edo EXTREMODUROren erritmoan jotzen entzutean, eskemak bakarrik alda daitezke. "Puro Rock" ikuskizuna mugimendua da, ikus-entzule mota orori gomenda dakiokeen entzumen- eta ikusmen-bizipena. Ikuskizunaren harrera onarengatik liluratuta, eta ematen dizkiguten erraztasunak baliatzeko erabakitasunez, gure lehenengo lan diskografikoan sartu gara. "Puro Rock" izena hartuko du, ikuskizunak bezalaxe, eta Carlos Martosek ekoitziko du. Artista handien ekoizlea da Carlos Martos; hala nola, hauen lanak ekoitzi ditu: Maita Vende Cá, Raimundo Amador edo Antonio Carmona.

igo

igo

© Fundación Catedral Santa María
Cuchillería, 95-01001 Vitoria-Gasteiz
Visitas • Tel/Fax: +34 945 255135 • Oficinas: +34 945 122160

Organizadores:

Fundación Catedral Santa María jazzargia

Colaboradores:

logoLaborallogoBoulevardlogoAguirre

Patronos:
logodipulogoAyuntamientologoObispado
Medios de comunicación:
logoRadioVitorialogoDiariologoVTVlogoElCorreo