Kontzertuan eta irekita

Sergio de Lope

2017ko irailaren 29a
Ordua: 20:30
Lekua: Santa Maria Katedralaren Elizpea
Prezioa: 10€ / Bazkideentzako prezioa: 6€

Fundazioaren sortzaile diren bazkideek sarrera edo abonamendu fisikoa BAKARRIK erosi ahalko dute, Bisitarien Harrera Zentroan, Buruileria plazan.

EROSI SARRERA

sergio_de_lope

2016an, Mediterraneoko musikari sortuberrien artean hautatu zuen Medinea proiektuak Sergio de Lope. Berklee School Music-ek, Festival de Aix en Provence-k eta Etxe Arabiarrak antolatzen dute proiektu hori.

Batasunaren Jaialdiko Flamenko Jotzaileen Nazioarteko 2. saria ere lortu du.

Iaz, “A night in Utrera” diskoa aurkeztu zuen Sevillako Flamenkoaren Bienalean. Urte honen hasieran, AIEk hautatu du, Flamenkoa Abian 2017 ziklorako.

Txirula-jotzaile flamenko hau Priego de Córdoban jaio zen, 1985ean. Flamenkologia espezialitatean lizentziatu zen, Kordobako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan.

2015eko abenduan, “A night in Utrera” lehenengo diskoa argitaratu zuen, eta, horrekin, 19 kontzertuko bira hasi zuen. Horietan, hauek nabarmendu ziren: Sevillako Flamenkoaren Bienala, Batasuneko Kantu Flamenkoko Nazioarteko Jaialdia, Madrilgo San Isidro jaiak eta Canal Sur-en Flamenko Foroa. Farruquito flamenko-dantzariarekin batera, Improvisao ikuskizunean aritu zen, Sevillako Quintero antzokian. Javier Limón ekoizlearekin grabatu zuen, Valentziako Berklee estudioetan. “Ziryab and us” nazioarteko proiektuarekin bira egin zuen, eta Festival de Aix en Provence-n (Frantzian), Madrilgo Etxe Arabiarrean eta Festival des Andalousies Atlantiques à Essaouira-n (Marokon) jo zuen. Teklako Nazioarteko Jaialdian aritu zen, Zen Zeng piano-jotzaile australiarrarekin.

“A night in Utrera” lanean, eskutik helduta doaz kantu klasikoak eta jazzaren akorde ilunak, eta, atze-oihal gisara, flamenko instrumentala dago, harmonian dagoen osotasuna izanik, non hamaika gau aurkituko ditugun ilunabar bakarrean.
Sergio de Loperen "alante" txirula izango da ikuskizuneko hari-gidaria, eta, ikuskizunean, beste behin ere, memoriaren oihartzun bihurtuko da flamenkoa, joera berriek markatutako berrinterpretazioa eginez aldi berean.

(*) taldeak flamenkoko master class bat emango du, irailaren 28an arratsaldez eta irailaren 29an goizez: gitarra, pianoa, txirula, saxoa, perkusioa, baxua, kantua eta comboa. Informazioa Jesus Guridi kontserbatorioan eta Luis Aramburu udaleko musika-eskolan

igo

igo

© Fundación Catedral Santa María
Cuchillería, 95-01001 Vitoria-Gasteiz
Visitas • Tel/Fax: +34 945 255135 • Oficinas: +34 945 122160

Organizadores:

Fundación Catedral Santa María jazzargia

Colaboradores:

logoLaborallogoBoulevardlogoAguirre

Patronos:
logodipulogoAyuntamientologoObispado
Medios de comunicación:
logoRadioVitorialogoDiariologoVTVlogoElCorreo